Betiko zerbitzuaz gain, beste zerbitzu bereziak egiten ditugu.

Ba al zenekien beste lan batzuk egiten ditugula??? Paketeak eraman, botikak erosi, agiriak eraman, adibidez ???

Atal honetan zerbitzu bereziak dituzu, nahiz eta zuretzat ezezagunak izan, guretzat besteak bezain garrantzitsuak dira.

Ba al duzu beharraren bat eta ez dago zerrendan ??? Idatziguzu eta lehen bait lehen erantzungo dizugu.

  • Zuretzat alokatu: egun osoa zuretzat 300 eurotan
  • Errepidean laguntza: motorea pizteko pintzen zerbitzua 40 €
  • Ezkontzak: gama altuko autoak ezkonberrientzat.
  • Mandatuak: joan-etorrietan taximetroak markatzen duena gehi 10 euro.
  • Badauzkagu gama altuko autoak taxi ezaugarririk gabekoak.
  • Zezenak: Zezen plazarako joan-etorriko garraio zerbitzua zezenketa egunetan 100 €
  • Haurrentzako aulki zerbitzua: aldez aurretik eskatuta. Taximetroak markatzen duena gehi 15 euro.
  • Hiri bisita: ezagutu Donostia Taxi Donostiaren eskutik 75 euro.

Gure kalitatea erakusten duten beste datu eta zerbitzu batzuk:

  • Aukera duzu beranduago egiteko ordainketak.
  • Bai hiriko, bai kanpoko ibilbideetarako erreserbak onartzen ditugu.
  • Gure autoetan aukera duzu kreditu txartelarekin ordaintzeko. American express txartela barne.
  • Badauzkagu auto egokituak (horietako batzuek aldi berean lau aulki motordun eramateko kabida dute). Ibilgailuok 9 pertsona eramateko tokia dute, gidaria barne.
  • Eskola garraioa egiten dugu.
  • “Begi bistan” enpresarekin lan egiten dugu. Enpresa horrena da flyscha ikusteko ibilaldi turistikoak egiteko zumaiatik abiatzen den itsasontzia.
  • Acbko gipuzkoa basket taldearen taxi ofiziala gara.
  • “Convention bureau”-ko eta “donostia turismo”-ko bazkideak gara.
  • “Amanocar” enpresarekin garbiketarako eta desinfekziotarako programa bat dugu.