Telefonoz deitzen duzunean

Taxia eskatzerakoan zehaztu kalea eta zenbakia. Ez egon taxi geltoki baten aurrean, izan ere nahasmendua sor daiteke zure bila joaten direnean. Egokiena kalea eta atari zenbakia edo establezimenduaren izena esatea da.

Agurtu gidaria

Taxi heltzen denean galdeiozu ea zuretzat den, zeren eta batzuetan bat baino gehiago elkartzen dira toki batean, eta hobe da bezero bakoitza izendatu zaion taxian joatea.

Txartelarekin ordaintzeko

Txartelarekin ordaindu nahi baduzu, deitu lehenago 943 46 46 46 telefonora, eta datafonodun taxi bat bidaliko dizuegu, zeren eta auto guztietan ezin da txartelarekin ordaindu.

50 euroko baino billete handiagoarekin ordaintzeko

50 euroko baino billete handiago batekin ordaindu behar baduzu, deitu lehenago 943 46 46 46 telefonora, zu jasotzera joango den taxilariak diru xehe nahikoarekin joan dadin.

Maskotaren bat duzu ???

Zure maskotarekin joan nahi baduzu esaiguzu lehenago telefonoz, behar duzun autoa bidal dezagun.

Frantziara zoaz ???

Frantziara eramateko zerbitzuetan txartelarekin ordaindu nahi baduzu, atera baino lehen kobratuko zaizu zeren et frantzian ez dabil datafonoa.